Haur hezkuntzan gehien aurkitzen ditugun sindrome, nahaste edo egoera batzuk azalduko ditut laburturik, hezkuntza premia bereziak eragiten baitituzte. Nire helburu nagusia zera da, nahaste edo sindrome bakoitzari buruzko funtzezko informazioa eskaintzea. Gaia sakondu izanez gero, erabil daitekeen oinarrizko bibliografia ere azalduko dut bertan. Hona emen aurrerago ikusiko ditugun aralak: ·Sindrome edo egoera bakoitzaren ezaugarri orokorren gaineko informazioa. ·Nahaste edo egoera bakoitzean dauden alderdi positiboei eta ongi funtzionatzen duten gaitasunei buruzko orientabideak. ·Erantzun beharreko eragozpena arruntei buruzko informazioa. ·Eskolan egin beharreko lanari buruzko jarraipideak, ikasgelaren programazioan edo curriculum-egokitzapen indibidualean jaso beharreko alderdi esanguratsuenen berri bilduz. ·Gaia sakondu nahi dutenentzat, bibliografia buruzko informazioa. Dakigunez, haurren bilakaera-prozesuan gertatu ohi diren hezkuntza premia berdintsuek iturburu desberdinak izan ditzakete, hots, nahaste zeharo desberdinek antzeko premiak eragin ditzakete. Eskolan hezkuntza-premia berezi horiei erantzun egokia ematen saiatzen gara, nondik datozen edo eragin dituen sindrome berezia kontuan hartu gabe. Horrexegatik, hain zuzen ere, hezkuntza-premiak deskribatzea erabaki dut, eta eskolan premia horiei zer-nolako erantzunak eman diezazkiekegun proposamen gisa azaltzea, sortarazten dituzten arrazoiei inongo jaramonik egin gabe. Dena den, ezin uka dezakegu sindrome jakin batzuek hezkuntza-premia zehatz batzuk eragiten dituztela. Zalantzarik gabe, sindrome eta nahaste berdina duten haurrengan ere berezitasun indibidualak somatzen dira, guztiek ibilbide desberdinak eta bilakaera desberdinak dituzte, ez dira berdinak eta ez dituzte jokabide berdinak; hala izanik ere, sindromeak eragindako garapen-eredu berezi bati erantzuten diote guztiek, guztiek dituzte premia amankomun batzuk.
2011/10/26
Hasteko ...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario