Espero dut zuen gustokoa izatea!

2011/12/06

Haur autistak

Ezaugarriak:

-Garapenean gertatu ohi den nahaste larria da autismoa; hona hemen nahaste horren ezaugarriak: jokabidean, gizarte komunikazioan eta ezagutzazko garapenean alterazio handiak ageri dira, guztiak batera ageri ere.
-Sarritan, haur autistek burutiko atzerapena ere izan ohi dute, eta elkarren artean guztiz desberdinak izan arren, guztiek eragozpen ikaragarriak izaten dituzte ikasteko eta harremanak izateko.
-Batzuei gehiago, eta besteei gutxiago, mila haurretatik bati eragiten dio nahaste honek, garunaren garapenarekin zerikusia duten eritasunak izanik horren iturburua.
-Haur autistek ez fute gizartea ulertzen, nekez izaten dituzte harreman afektiboak beste pertsonekin. Oro har, ez dakite besteak zer pentsatzen duten edo zer sentitzen duen eta, horregatik, ez dute besteekiko harremanik edo elkareraginik.
-Interes mugatuak izaten dituzte; are, beti interes berberak izaten dituzte, mugimendu errepikakorrak burutzen dituzte beti, ez dira jolasten eta ez dute irudimenezko ihardueretan parte hartzen.
-Eragozopen handiak dituzte komunikatzeko eta mintzamena nahiz keinuak erabiltzeko. Hitz egiteko gai direnek esterotipo ugari erabiltzen dituzte eta hizkuntza ez dute emozioak eta ideiak aditzera emateko ia erabiltzen.
-Laguntza egokia emanez gero, aurrerapenak lortzen dituzte nagusi bilakatu ahala, baina gehienek bizi maila hobetzeko laguntza eta zerbitzu bereziak behar izaten dituzte.




Zer atsegin zaie, zer egiten dute ongi?

-Hitzezko komunikazioari edo gizarte komunikazioari dagozkien gaitasunak ezinbestekoak ez diren iharduerak atsegin zaizkie, ala nola, parekatzea, elkartzea, manipulatzea eta eraikitzea, besteak beste.
-Haur autista batzuek zenbait trebetasun dute, hau da, irakurtzeko eta idazteko gai dira zenbaki alorreko trebetasunak dituzte, oroimen mekanikoa, etab...
-Haur autista gehienentzat,oso atsegingarria da musika. Hori horrela, iharduera hori guztiz baliagarria izan daiteke eskolan erabiltzeko eta espazioa eta denbora egituratzeko laguntza giza.

Zer nolako eragozpenak dituzte?

-Haur autistek, gizarte garapenerako eta komunikaziorako gaitasunik ez dutenez, eragozpenak dituzte imitatzeko, besteek pentsatzen dutena ulertzeko eta inguruneko gizarte-arauak ulertzeko.
-Komunikazioa eskasa izanik, komunikaziorako gaitasun-maila altua eskatzen duten ihardueretan errendimendua txikiagoa da.
-Nekez burutzen dituzte jolas sinbolikoak, egoerak imaginatu eta rol ezberdinak hartu behar baitituzte.
-Beste pertsona bati kasu egiteko eta elkarreraginak burutzeko, elkarrekin objetu bati begiratzeko gauza bat atsegin zaien ala ez adierazteko eta abarreko eragozpenak dituzte.

Nola lagun diezaiekegu?

-Ikasgela arruntean laguntzak eman behar dizkiegu:

*Ikasgelan behar diren aldaketak eta egokitzapen guztiak egin behar ditugu, bertatik arazorik gabe ibiltzeko jarraipide, gako eta informazioak azaldu behar dizkiegu alegia. Esate baterako, txoko bakoitza zertarako den adierazteko, sinboloak, ihardueren argazkiak, eta abar. erabiltzea komeni da, denbora adierazteko, berriz, grafikoak, etab.
*Egunean zehar burutu beharreko ihardueren denbora-sekuentziak ahalik eta garbien adierazi behar dizkiegu, argazkiak edo marrazkiak erabilita, adibidez.

-Ondoko arloak gehiago landu behar ditugu:

*Oinarrizko autonomi azturak: Elikadura, garbitasuna, esfinterren kontrola... integrazioa bultzatzeko eta aztura horiek ez izateak eragin ditzakeen jokabide-arazoak saihesteko.
*Eginkizunak burutzen ari direla kontzentratzen ikasteko, iharduera laburrak, ongi egituratuak eta argiak proposatu behar zaizkie.
*Objektuak behar bezala erabiltzen eta arakartzen lagundu behar zaie.

-Beste pertsona batekin batera zerbaiti arreta jartzeko aukerak indartu behar ditugu:

*Haurrei atsegin zaizkien elkarreraginezko jolasak proposatuz: ku-ku, zerbait iskutatu eta bilatzea, zerbait falta da, non dago?, panpinei jaten ematea etab.
*Laminak, objetuak, marrazkiak, mugitzen diren jostailuak, musikadun jostailuak etab. erakutsiz eta elkarrekin behatuz.
*Ekintzak imitatzeko abestiak eta jolasak proposatuz.

-Ingurunearen ulermena eta gizarte-erantzunak hobetzen saiatu behar dugu.

*Nola komunikatzen den, noiz, zein egoeratan, norekin, etab. behatu beharra dago. Hitzezko komunikaziorik ez badute ere, edozein komunikazio-jokabidez baliatu behar dugu, bultzatzeko eta erabilgarri nahiz funtzional bilakatzeko.
*Ahal den neurrian ingurune koherentea aurkeztu behar diegu ingurune ordenatua, eta egituratua, non aurre ikus ditzaketen gauzak gertatzen dire, errutinaz jositako ingurunean azken batean. Egoki iruditzen zaigunean estrategia hori bertan behera utzi behar dugu komunikazioa bultzatzeko asmoz.

-Ondoko esku-hartzerako eta laguntzarako jarraipide hauek kontuan hartuta:

*Iharduerak, denbora, espazioa eta materialak egituratzeko orduan kontuan izan behar dugu gertatuko dena aurre ikusteko modua eman behar diegu.
*Emozioak argi eta garbi adierazi behar ditugu, ongi uler daitezen.
*Emozioak eta adierazpenak puztu egin behar ditugu.
*Imitazioa landu behar dugu.
*Gehiegi hitz egitea saihestu behar dugu, haurra ez nahasteko.
*Hizkera ulertzeko erraza eta egokia erabili behar dugu, haurrek gu dioguna ulertzeko.
*Gertakaria gertatu berriak, gertakizun zehatzak aipatu behar ditugu eta objetu batez aritzerakoan, aurrean dugula ziurtatu.
*Ikusizko edo eta entzunezko laguntzak erabili behar ditugu: Musika, txirrinak, etab. , mezuak hobe ulertu ahal izateko.

2011/12/05

Garapen atzerapen globala duten haurrak

Ezaugarriak

-Garapenaren atzerapen globala duten haurrek atzeratutako bilakaera izaten dute hezkuntzaren etapa honetan, alabaina, bilakaeraren eredu orokorrak adin bereko kideek dituztenen antzekoak izan ohi dira.
-Atzerapen globalak ezaugarri bat du, hots, ez diola eragiten arlo bakar bati soilik, garapen intelektual, afektibo eta sozialaren eremu guztiei baizik.
-Askotan, estimulazio egokia emanez gero, berez izan beharko lituzketen bilakaera-ereduak eta erritmoak lortzen dituzte, gaitasunak eta trebetasunak eskuratzeko orduan atzeratuta dabiltzala baita arazo bakarra.
-Beste zenbaitetan, ordea, nolabaiteko aurrerapenak lortu arren, aurreratzean defiziten bat izango dute ziurrenik gaitasun intelektualean.

Zer atsegin zaie, zer egiten dute ongi?

-Haien heldutasun-mailari egokitutako iharduerak proposatuz gero, arras ongi erantzuten diete gizarte elkarreraginari eta ikaskuntzari.
-Errazago ikasten dute hitzezko estimulazioarekin batera ikusizko baliabideak erabiltzen baditugu, errefortzuak lagungarriak baitira mezuak ulertzeko.
-Gauzak ongi egiten dituztenean txalotzea atsegin zaie.
Edozein haurrari bezala, jolastea, objektuak arakatzea, batetik bestera ibiltzea... atzegin zaie. Kasu honetan ihardueren programak, denborak erritmoak moldatu behar dira, harik eta haurren heldutasun-mailara egokitu arte.

Zer-nolako eragozpenak dituzte?

-Eragozpen globalak dituzte, garapenaren arlo ezberdinei eragin ohi dizkieten eragozpenak, alegia. Norbere gorputzaren ezaguera, koordinazio eta kontrol alorreko atzerapenak dituzte.
-Kideekiko elkarreragina berezi nekeza irudituz gero, bakartzeko joera izan dezake, gizarte harremanak ahalbidetzeko neurriak hartu ezean, behinik behin.
-Gizarte ingurunearen eskakizunak antolatu eta ulertzeko erabiltzen dituzten estrategiak, arreta jarri eta norabaitera zuzentzeko estrategiak, informazioa antolatu eta jokabidea moldatzeko estrategiak ere atzeratuta egon daitezke. Ez da bitxia, beraz, atzerapen horiek eskolako zenbait iharduera burutzeko erari eragitea.
-Esandakoa ongi ulertzeko gauza ez badira, arreta-azturak guztiz finkatu gabe badituzte edo proposatzen zaizkien eginkizuna oso zaila bada, motibazio eskasa izaten dute eskolako iharduerak direla eta.
-Atzeratuta dute, halaber, kontzeptuak eratzeko gaitasuna eta baita objektuen nahiz gertakarien arteko kategoriak, sailkapenak, erlazioak etab ezartzekoak ere.
-Hizkuntzari dagokionez, ulermena eta adierazpena atzeratuta egon daitezke, batik bat testuinguruak inolako laguntzarik ematen ez zaie.


Nola lagun diezaiekegu?

-Denbora luzeago eman behar zaie ikasteko eta ingurunea, objektuak, pertsonak, norbere gorputza, etab. interpretatu eta ulertu ahal izateko.
-Hurren gaitasun-mailarekin bat datozen iharduerak planteatu behar dira, kontu handiz aukeratu behar dira eta sekuentzia sinpleetan zatitu.

Laguntzeko, ondokoa bultzatu behar ditugu:

*Norbere gorputzaren ezaguera eta espazioan moldatzeko gaitasuna.
*Mugimenezko trebetasunak, estimulazio psikomotrizaren eta jolasaren bitartez.
*Autonomia indartuko duten trebetasunak.
*Objektu eta espazioen manipulazioa, esperimentazioa eta bereizketa.
Kontzeptuen eraketa(berdinak diren gauzak elkartu/Objektuak, marrazkiak parekatu/ formak, tamainak sailkatu...)

Esku hartzerako eta laguntzarako jarraipide hauek kontuan hartuta:

*Laguntza fisikoa eman behar diegu, proposatutako iharduera egiteko modua izan dezten.
*Iharduerak, espazioak eta denborak egituratu behar ditugu, denbora eta espazioari buruzko nozioak barneratu ahal izateko.
*Beharrezkoa denean, ereduak eta imitazioa erabili behar ditugu.
*Egoerak ulertzen dituztela ziurtatu behar dugu; esandakoaz jabetzea nahi izanez gero, beraz, ulertzen duten hizkera erabili behar dugu ezinbestez.
*Jolasak, psikomotrizitate-iharduerak eta adierazpenezkoak erabili behar ditugu oinarrizko kontzeptuak lantzeko.
*Gertakari gertatu berriak edo gertakizun zehatzak aipatu behar ditugu, eta objektuaren batez ari garenean, aurrean izan.
*Ikusizko laguntzak eta keinuak erabili behar ditugu, eginkizunak ongi burutu ahal izateko.
*Haurrek ikasitakoak eta arrakastak baloratu behar ditugu.

Familiarekin eta haurraren heziketan parte hartzen duten beste pertsonekin lankidetzan ari behar dugu:

*Familiarekin noiz bilduko garen erabaki behar dugu, sortzen diren aurrerapenak eta arazoak eztabaidatzeko.
*Haurrekin lanean dabiltzan profesionalekin, hots, tutorearekin, laguntzako irakasleekin, aholkulariekin eta abarrekin lankidetzan aritu behar dugu, laneko planaren nahiz curriculum egokitzapenaren gaineko erabakiak hartzeko.

Informazio gehigarria

*GARAIGORDOBIL,M.(1992). Juego cooperativo y socializado en el aula. Madril. Seco-Olea.
*MAJOR,S;WALSH M.(1983). Actividades para niños con problemas de aprendizaje. Bartzelona CEAC.

2011/11/14

Down sindromea

Ezaugarriak

-Down sindromea duten haurrek, oro har, gainerako haurrek izan ohi dutenaren antzeko garapena izan dute bizitzako lehen urteetan.
-Berezitasun nabarmenak dituzte portaeraren zenbait alderditan. Alderdi horiei dagokienez,berezitasun kualitatiboak dituzte gainerako haurren aldean; hortaz, laguntza berezia eman behar zaie.
-Down sindromea beste arazo batzuekin azaltzen da zenbaitetan, bihotz-malformazioak eta ikusmen nahiz entzumen-defizitak dira arazorik arruntenak.






Zer atzegin zaie, eta zer egiten dute ongi?

-Bestearen pertzepzio emozional egokia dute. Down sindromea duten haurrek enpatia egokia dute, halaber. Izan ere, gaitasun horrek, gizarteratzea bultzatu ez ezik, gainerako haurrekiko nahiz helduekiko harremanak izateko bidea ematen die.
-Imitatzeko trebetasun handia dute.
-Hizkuntzaren ulermen egokia dute; horri ezker ongi moldatzen dira ingurunean eta ongi ulertzen dituzte bertan aurkitutako egoerak.
-Ikusizko pertzepzio eta ikusizko oroimen egokiak dituzte, asoziazioak egiteko, forma desberdinak antzemateko, eginkizun grafikoak burutzeko eta abarrerako modua ematen dietenak.
-Trebatuz gero eta irakatsiz gero, lanarekiko zaletasuna hartu ohi dute.
-Eskuarki, ongi moldatzen dira eskola-ingurunean, jarraipide egokiak eta behar adinako denbora ematen baldin bazaie batik bat.


Zer-nolako eragozpenak dituzte?

-Normalean eragozpenak dituzte hitz egiteko eta gainerako haurrek baino beranduago eskuratzen dute hizkuntza. Hitzezko mintzaira ulertzeko gaitasuna, berriz, adieraztekoa baino askoz hobea da.
-Mugimendu adierazpenari dagokionez, arazoak izaten dituzte motrizitate finean, eskolako hainbat tresna erabiltzerakoan, zenbait trebetasun eskuratzerakoan, hala nola, lortzerakoan eta askatzerakoan, etab. Hori dela eta, trebakuntza habdiagoa behar dute alor horietan.
-Eragozpen handiagoak izaten dituzte entzumenezko oroimen eta pertzepzioan ikusizko pertzepzioan baino, trebeagoak baitira bigarrenean.
-Sarritan, bakarrik lan egiteko eta taldeari adierazitako jarraipideak betetzeko arazoak izaten dituzte.
-Arazoak izan ditzake konzentratzeko edo epe jakin batez arreta jartzeko.


Nola lagun diezaiekegu?

-Ikasgelako iharduera, egoera eta elkarreraginak guztiz aberasgarriak dira Down sindromea duten haurren gizarte-komunikazioa eta ezagutza-alorreko garapena bultzatzeko.
-Emaitza hobeak lortzen dituzte ikaskuntzan, baldin eta:
*Eginkizzuna aurkeztelp ikusizko laguntzak erabiltzen badira,hala nola
grafiak,marrazkiak, seinaleak...
*Hitz egiteaz gain, mintzaira adierazgarriagoa erabiltzen badugu, hau
da, eskuekin keinuak egiten baditugu.
-Laguntzeko, ondokoak konpentsatu behar ditugu:
*Arreta, pertzepzioa eta motibazioa. Horretarako ondoko jarduerak burutu
behar dira: berdinak diren gauzak elkartu (lotoak), sailkatu, berdinak
edo antzekoak direnak hautatu, objektuak eta ekintzak izendatu...
*Autonomia eragiten duten trebetasunak.
*Adierazpen-mintzairaren garapena.
*Mugimenezko trebetasunak.
*Arreta eta kontzentrazio-azturen garapena.
-Esku hartzerako eta laguntzerako jarraipide hauek kontuan hartuta:
*Iharduera ezberdinak prestatu.
*Iharduera laburrak prestatu.
*Gizarte errefortzuak erabili.
*Iharduera betetzerakoan, laguntza eman.
*Materialak egokitu.
*Haurren interesa pizteko askoz, ikusizko errefortzuak erabili behar
ditugu.
*Laguntza fisikoa eman, hitzezko argibideak eman eta eredu gisa agertu
behar dugu zenbait ihardueretan.


Informazio gehigarria

-FLOREZ,J; TRONCOSO, M.V. (1990). Sindrome de Down y educacion. Fundacion S Down
Cantabria. Barcelona: Salvat
-PEREIRA, J. (1987). Sindrome de Down: Programa de Accion Educativa Madrid:
Ciencias de la Educacion Preescolar y Especial.
-GARCIA ESCAMILLA, S. (1988). Sindrome de Down. Avances medicos y psicopedagogicos.
Barceloma: Fundacion Catalana Sindrome de Down.
-HURTADO MURILLO,F.(1993). Estimulacion temprana y sindrome de Down: Programa practico para el lenguaje expresivo en la primera infancia. Valencia: Promolibro.

2011/10/26

Zer egin hezkuntza-premia bereziak dituen haurren batekin topo egiterakoan?

Hezitzaileek hezkuntza premia bereziak dituen haurren batekin topo egiten dutenean, zenbait galdera sortzen zaizkie: alde batetik, haur horien arazo indibidualekin zerikusia duten galderak otutzen zaizkie eta, besterik, aurrerapena bultzatzeko baldintza egokienei buruzkoak ere.

·Zer arazo du?

·Nolakoak dira horrelako nahasteak dituzten haurrak?

·Zer-nolako garapena eta aurrerapenak ditu?

·Dituen ezaugarri bereziak kontuan hartuta, metodo pedagogikoak aldatu behar dira?

·Zein gauza dira haur horrentzat interesgarrienak eta ikasteko errezenak?

·Zer atsegin zaio edo zer egiten du erraz?

·Zer ihardueratan izaten du, bada, arrakasta?

·Nola lagundu diezaiokegu aurrera egiten eta oztopoak gainditzen?



Galdera hauei erantzun nahirik eta haurrak aparteko nortasuna eta bilakaera berezia dituzten gizakiak direla kontuan hartuta, haur-eskolan aurki daitezkeen elbarritasunen edo nahasteen ezaugarri berezien nondik-norakoak azaltzen azaltzen saiatuko gara. Jarraian ageri diren fitzek elbarritasun edo nahaste bakoitzaren ezaugarri orokorrak biltzen dituzte eskematikoki, gida gisa edo, bakoitzak eragindako hezkuntza-premiak eta hezkuntzako ziklo honetan azaldu ohi diren nahaste edo egoerak direla eta esku hartzeko jarraipideak ere jasota daudelarik bertan. Haur bakoitza berezia dela eta ikasteko modu bereziak dituela kontuan izanda, beraz, ondoren adieraziko ditugunak jarraipide guztiz orokorrak dira, ager daitezkeen premiei erantzuteko orientabide batzuk luzatzea da nire asmoa.