Espero dut zuen gustokoa izatea!

2011/12/06

Haur autistak

Ezaugarriak:

-Garapenean gertatu ohi den nahaste larria da autismoa; hona hemen nahaste horren ezaugarriak: jokabidean, gizarte komunikazioan eta ezagutzazko garapenean alterazio handiak ageri dira, guztiak batera ageri ere.
-Sarritan, haur autistek burutiko atzerapena ere izan ohi dute, eta elkarren artean guztiz desberdinak izan arren, guztiek eragozpen ikaragarriak izaten dituzte ikasteko eta harremanak izateko.
-Batzuei gehiago, eta besteei gutxiago, mila haurretatik bati eragiten dio nahaste honek, garunaren garapenarekin zerikusia duten eritasunak izanik horren iturburua.
-Haur autistek ez fute gizartea ulertzen, nekez izaten dituzte harreman afektiboak beste pertsonekin. Oro har, ez dakite besteak zer pentsatzen duten edo zer sentitzen duen eta, horregatik, ez dute besteekiko harremanik edo elkareraginik.
-Interes mugatuak izaten dituzte; are, beti interes berberak izaten dituzte, mugimendu errepikakorrak burutzen dituzte beti, ez dira jolasten eta ez dute irudimenezko ihardueretan parte hartzen.
-Eragozopen handiak dituzte komunikatzeko eta mintzamena nahiz keinuak erabiltzeko. Hitz egiteko gai direnek esterotipo ugari erabiltzen dituzte eta hizkuntza ez dute emozioak eta ideiak aditzera emateko ia erabiltzen.
-Laguntza egokia emanez gero, aurrerapenak lortzen dituzte nagusi bilakatu ahala, baina gehienek bizi maila hobetzeko laguntza eta zerbitzu bereziak behar izaten dituzte.




Zer atsegin zaie, zer egiten dute ongi?

-Hitzezko komunikazioari edo gizarte komunikazioari dagozkien gaitasunak ezinbestekoak ez diren iharduerak atsegin zaizkie, ala nola, parekatzea, elkartzea, manipulatzea eta eraikitzea, besteak beste.
-Haur autista batzuek zenbait trebetasun dute, hau da, irakurtzeko eta idazteko gai dira zenbaki alorreko trebetasunak dituzte, oroimen mekanikoa, etab...
-Haur autista gehienentzat,oso atsegingarria da musika. Hori horrela, iharduera hori guztiz baliagarria izan daiteke eskolan erabiltzeko eta espazioa eta denbora egituratzeko laguntza giza.

Zer nolako eragozpenak dituzte?

-Haur autistek, gizarte garapenerako eta komunikaziorako gaitasunik ez dutenez, eragozpenak dituzte imitatzeko, besteek pentsatzen dutena ulertzeko eta inguruneko gizarte-arauak ulertzeko.
-Komunikazioa eskasa izanik, komunikaziorako gaitasun-maila altua eskatzen duten ihardueretan errendimendua txikiagoa da.
-Nekez burutzen dituzte jolas sinbolikoak, egoerak imaginatu eta rol ezberdinak hartu behar baitituzte.
-Beste pertsona bati kasu egiteko eta elkarreraginak burutzeko, elkarrekin objetu bati begiratzeko gauza bat atsegin zaien ala ez adierazteko eta abarreko eragozpenak dituzte.

Nola lagun diezaiekegu?

-Ikasgela arruntean laguntzak eman behar dizkiegu:

*Ikasgelan behar diren aldaketak eta egokitzapen guztiak egin behar ditugu, bertatik arazorik gabe ibiltzeko jarraipide, gako eta informazioak azaldu behar dizkiegu alegia. Esate baterako, txoko bakoitza zertarako den adierazteko, sinboloak, ihardueren argazkiak, eta abar. erabiltzea komeni da, denbora adierazteko, berriz, grafikoak, etab.
*Egunean zehar burutu beharreko ihardueren denbora-sekuentziak ahalik eta garbien adierazi behar dizkiegu, argazkiak edo marrazkiak erabilita, adibidez.

-Ondoko arloak gehiago landu behar ditugu:

*Oinarrizko autonomi azturak: Elikadura, garbitasuna, esfinterren kontrola... integrazioa bultzatzeko eta aztura horiek ez izateak eragin ditzakeen jokabide-arazoak saihesteko.
*Eginkizunak burutzen ari direla kontzentratzen ikasteko, iharduera laburrak, ongi egituratuak eta argiak proposatu behar zaizkie.
*Objektuak behar bezala erabiltzen eta arakartzen lagundu behar zaie.

-Beste pertsona batekin batera zerbaiti arreta jartzeko aukerak indartu behar ditugu:

*Haurrei atsegin zaizkien elkarreraginezko jolasak proposatuz: ku-ku, zerbait iskutatu eta bilatzea, zerbait falta da, non dago?, panpinei jaten ematea etab.
*Laminak, objetuak, marrazkiak, mugitzen diren jostailuak, musikadun jostailuak etab. erakutsiz eta elkarrekin behatuz.
*Ekintzak imitatzeko abestiak eta jolasak proposatuz.

-Ingurunearen ulermena eta gizarte-erantzunak hobetzen saiatu behar dugu.

*Nola komunikatzen den, noiz, zein egoeratan, norekin, etab. behatu beharra dago. Hitzezko komunikaziorik ez badute ere, edozein komunikazio-jokabidez baliatu behar dugu, bultzatzeko eta erabilgarri nahiz funtzional bilakatzeko.
*Ahal den neurrian ingurune koherentea aurkeztu behar diegu ingurune ordenatua, eta egituratua, non aurre ikus ditzaketen gauzak gertatzen dire, errutinaz jositako ingurunean azken batean. Egoki iruditzen zaigunean estrategia hori bertan behera utzi behar dugu komunikazioa bultzatzeko asmoz.

-Ondoko esku-hartzerako eta laguntzarako jarraipide hauek kontuan hartuta:

*Iharduerak, denbora, espazioa eta materialak egituratzeko orduan kontuan izan behar dugu gertatuko dena aurre ikusteko modua eman behar diegu.
*Emozioak argi eta garbi adierazi behar ditugu, ongi uler daitezen.
*Emozioak eta adierazpenak puztu egin behar ditugu.
*Imitazioa landu behar dugu.
*Gehiegi hitz egitea saihestu behar dugu, haurra ez nahasteko.
*Hizkera ulertzeko erraza eta egokia erabili behar dugu, haurrek gu dioguna ulertzeko.
*Gertakaria gertatu berriak, gertakizun zehatzak aipatu behar ditugu eta objetu batez aritzerakoan, aurrean dugula ziurtatu.
*Ikusizko edo eta entzunezko laguntzak erabili behar ditugu: Musika, txirrinak, etab. , mezuak hobe ulertu ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario