Espero dut zuen gustokoa izatea!

2011/12/05

Garapen atzerapen globala duten haurrak

Ezaugarriak

-Garapenaren atzerapen globala duten haurrek atzeratutako bilakaera izaten dute hezkuntzaren etapa honetan, alabaina, bilakaeraren eredu orokorrak adin bereko kideek dituztenen antzekoak izan ohi dira.
-Atzerapen globalak ezaugarri bat du, hots, ez diola eragiten arlo bakar bati soilik, garapen intelektual, afektibo eta sozialaren eremu guztiei baizik.
-Askotan, estimulazio egokia emanez gero, berez izan beharko lituzketen bilakaera-ereduak eta erritmoak lortzen dituzte, gaitasunak eta trebetasunak eskuratzeko orduan atzeratuta dabiltzala baita arazo bakarra.
-Beste zenbaitetan, ordea, nolabaiteko aurrerapenak lortu arren, aurreratzean defiziten bat izango dute ziurrenik gaitasun intelektualean.

Zer atsegin zaie, zer egiten dute ongi?

-Haien heldutasun-mailari egokitutako iharduerak proposatuz gero, arras ongi erantzuten diete gizarte elkarreraginari eta ikaskuntzari.
-Errazago ikasten dute hitzezko estimulazioarekin batera ikusizko baliabideak erabiltzen baditugu, errefortzuak lagungarriak baitira mezuak ulertzeko.
-Gauzak ongi egiten dituztenean txalotzea atsegin zaie.
Edozein haurrari bezala, jolastea, objektuak arakatzea, batetik bestera ibiltzea... atzegin zaie. Kasu honetan ihardueren programak, denborak erritmoak moldatu behar dira, harik eta haurren heldutasun-mailara egokitu arte.

Zer-nolako eragozpenak dituzte?

-Eragozpen globalak dituzte, garapenaren arlo ezberdinei eragin ohi dizkieten eragozpenak, alegia. Norbere gorputzaren ezaguera, koordinazio eta kontrol alorreko atzerapenak dituzte.
-Kideekiko elkarreragina berezi nekeza irudituz gero, bakartzeko joera izan dezake, gizarte harremanak ahalbidetzeko neurriak hartu ezean, behinik behin.
-Gizarte ingurunearen eskakizunak antolatu eta ulertzeko erabiltzen dituzten estrategiak, arreta jarri eta norabaitera zuzentzeko estrategiak, informazioa antolatu eta jokabidea moldatzeko estrategiak ere atzeratuta egon daitezke. Ez da bitxia, beraz, atzerapen horiek eskolako zenbait iharduera burutzeko erari eragitea.
-Esandakoa ongi ulertzeko gauza ez badira, arreta-azturak guztiz finkatu gabe badituzte edo proposatzen zaizkien eginkizuna oso zaila bada, motibazio eskasa izaten dute eskolako iharduerak direla eta.
-Atzeratuta dute, halaber, kontzeptuak eratzeko gaitasuna eta baita objektuen nahiz gertakarien arteko kategoriak, sailkapenak, erlazioak etab ezartzekoak ere.
-Hizkuntzari dagokionez, ulermena eta adierazpena atzeratuta egon daitezke, batik bat testuinguruak inolako laguntzarik ematen ez zaie.


Nola lagun diezaiekegu?

-Denbora luzeago eman behar zaie ikasteko eta ingurunea, objektuak, pertsonak, norbere gorputza, etab. interpretatu eta ulertu ahal izateko.
-Hurren gaitasun-mailarekin bat datozen iharduerak planteatu behar dira, kontu handiz aukeratu behar dira eta sekuentzia sinpleetan zatitu.

Laguntzeko, ondokoa bultzatu behar ditugu:

*Norbere gorputzaren ezaguera eta espazioan moldatzeko gaitasuna.
*Mugimenezko trebetasunak, estimulazio psikomotrizaren eta jolasaren bitartez.
*Autonomia indartuko duten trebetasunak.
*Objektu eta espazioen manipulazioa, esperimentazioa eta bereizketa.
Kontzeptuen eraketa(berdinak diren gauzak elkartu/Objektuak, marrazkiak parekatu/ formak, tamainak sailkatu...)

Esku hartzerako eta laguntzarako jarraipide hauek kontuan hartuta:

*Laguntza fisikoa eman behar diegu, proposatutako iharduera egiteko modua izan dezten.
*Iharduerak, espazioak eta denborak egituratu behar ditugu, denbora eta espazioari buruzko nozioak barneratu ahal izateko.
*Beharrezkoa denean, ereduak eta imitazioa erabili behar ditugu.
*Egoerak ulertzen dituztela ziurtatu behar dugu; esandakoaz jabetzea nahi izanez gero, beraz, ulertzen duten hizkera erabili behar dugu ezinbestez.
*Jolasak, psikomotrizitate-iharduerak eta adierazpenezkoak erabili behar ditugu oinarrizko kontzeptuak lantzeko.
*Gertakari gertatu berriak edo gertakizun zehatzak aipatu behar ditugu, eta objektuaren batez ari garenean, aurrean izan.
*Ikusizko laguntzak eta keinuak erabili behar ditugu, eginkizunak ongi burutu ahal izateko.
*Haurrek ikasitakoak eta arrakastak baloratu behar ditugu.

Familiarekin eta haurraren heziketan parte hartzen duten beste pertsonekin lankidetzan ari behar dugu:

*Familiarekin noiz bilduko garen erabaki behar dugu, sortzen diren aurrerapenak eta arazoak eztabaidatzeko.
*Haurrekin lanean dabiltzan profesionalekin, hots, tutorearekin, laguntzako irakasleekin, aholkulariekin eta abarrekin lankidetzan aritu behar dugu, laneko planaren nahiz curriculum egokitzapenaren gaineko erabakiak hartzeko.

Informazio gehigarria

*GARAIGORDOBIL,M.(1992). Juego cooperativo y socializado en el aula. Madril. Seco-Olea.
*MAJOR,S;WALSH M.(1983). Actividades para niños con problemas de aprendizaje. Bartzelona CEAC.

No hay comentarios:

Publicar un comentario